«Ezinezkoa da erreka baten ibilbidea geldiaraztea, beti topatuko baititu itsasoratzeko zirrikituak.Horixe erakutsi du Herrira-ren aurkako operazioak» aldarrikatu dute manifestazioaren antolatzaileek. «Gatazkaren konponbidean eta guztientzako eskubideak bermatuko dituen bakearen bila» jardun direla adierazi dute, eta «konponbidea nahi bada, gatazkak sortutako ondorioak haintzakotzat hartzea beharrezkoa» dela.
Adierazpen horrekin bat egin dute eskualdeko hainbat eragile eta norbanakok: eskualdeko udal ordezkariak, Kike Amonarriz, Lizardi, Tolosako Bertso eskola, LAB, ELA, Sortu, Bilgune Feminista, Ernai, IA, EHNE, Otsabiko Gazteak, TOPA, Emeterio Zaldibia eta Glaukoma musika taldeak, besteak beste. Lanak «etenik ez duela» esanaz amaitu dute.
Gaur, hilak 29, Azken ostirala
Aduna. 20:00etan.
Alegia. 19:30ean.
Altzo. 18:30ean.
Amezketa. 19:30ean.
Anoeta. 19:30ean.
Asteasu. 19:00etan.
Berrobi. 19:30ean.
Berastegi. 19:30ean.
Bidania-Goiatz. 19:00etan.
Ibarra. 19:30ean
herriaren sarreran.
Ikaztegieta. 20:30ean.
Irura. 19:30ean.
Gaztelu. 19:30ean.
Txarama. 20:15ean.
Lizartza. 20:00ean.
Tolosa. 19:30ean.
Amasa- Villabona. 20:00ean.
Zizurkil. 20:00ean.