Tolosa
Larunbata izanda, asteroko azoka egingo dute Trianguloa plazan eta San Frantzisko pasealekuan (08:00). Euskal Herria plazan ganadu azoka izango da (10:00). Txekor errea jateko aukera izango da, eta baita Tolosa Gourmet-eko kide diren sagardogileen sagardoa dastatzeko aukera ere (12:30). Bazkaria Zerkausian, Alejandro Goyaren txuletak, Aburuzako sagardoa eta Saizar etxearen postre berezia izango dira dastagai (14:00). Diario Vasco pilota txapelketako finalerdiak Beotibar pilotalekuan (18:00). Afaria Zerkausian. Basatxerriren urdaiazpikoa, Gipuzkoako Frisoi Elkartearen txuletak, Zabala sagardotegiaren sagardoa eta Eceiza etxearen postre berezia izango dira dastagai.
Hizkuntza: Euskara