2013/12/06 12:00

Txuletaren Festa

Txuletaren Festa
Tolosa
Txuletaren festaren hasiera ekitaldia, Zerkausia (11:00). Aeromodelismo erakustaldia Berazubiko estadioan (11:30-13:30). Idi demak izango dira Euskal Herria plazan. Alejandro Goya, Juanito Labaka eta Iñigo Lukeren idi pareak ibiliko dira lehian (12:00). Bazkaria Zerkausian. Joxean Goya txuletak, Gorrotxategi konfitegiaren postre berezia eta Eguzkitza sagardotegiko sagardoa izango dira dastagai (14:00). Beotibar pilotalekuan pilota partidak izango dira. Peña-Urdanpilleta Egiguren-Aburuzaren aurka ariko dira lehenik, eta jarraian lau t'erdiko partida izango da Dario eta Altunaren artean. Azkenik, Mikel Goñi-Otxandorena eskualdeko Artola-Tolosa gazteen aurka ariko dira norgehiagokan (17:00). Tolosa&Co merkatari elkarteak antolatuta, "Una noche sin Sabina" kontzertua Trianguloa plazan (19:00). Afaria Zerkausian. Alejandro Goyaren txuletak, Begiristain sagardotegiko sagardoa eta Gorosti etxearen postre berezia izango dira dastagai (21:00). Tolosa&Co-ren eskutik, txu-txu tren turistikoa herrian barrena ibiliko da, eta Tolosako hainbat denda zabalik izango dira egun horretan (Goizez eta arratsaldean).
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!