Leire San Martin: "1813ko Donostiako setiotik abiatuta beste balore batzuk transmititu nahi ditugu"

Ataria 2013ko azaroaren 27a

"1813: ¿Historia o Mito?: deconstruyendo la violencia sexista" hitzaldia eskainiko dute gaur Tolosako udal batza aretoan (19:00). Donostia 2016 egitasmoaren barruan antolatutako "Bake Ituna" erakusketaren baitako hitzaldia izango da. Leire San Martin, proiektuko hezkuntza arduradunak azaldu digu.

Alor pedagogikoaren baitan hiru ekintza-ardatz zehaztu dira jarduera zehatzak diseinatzeko: alde batetik, 1813an Donostian jazo ziren gertakarietatik haratago begiratzea proposatzen duena. Bigarren ardatzak historian zehar emakumeek izan duten parte-hartzea nabarmentzen du. Azkenik, letra larriz idatziriko Historia ordezkatzeko modu gisa herrikoia den horretatik ateratzen diren formak ikertuko dira.

Hain juxtu, historian zehar emakumeek izan duten parte hartzearen inguruko hitzaldia izango da gaurkoa. Bertan,  Maggie Bullen, Mertxe Tranche eta Xabier Kerexeta hizlariak arituko dira, Santi Erasok moderatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!