Galtzaundi Euskara Taldea eta Tolosaldeko Ataria Laskorain Ikastolan

Ataria 2013ko azaroaren 27a

Galtzaundi Euskara Taldea euskararen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatzen ari da Tolosako ikastetxeetan, eta gaur Laskorain Ikastolan izan da, bertako batxilergoko ikasleekin elkartuz. Saioa aprobetxatuz, Tolosaldeko Atariak bere proiektua aurkeztu die ikasleei.

Aurretik Hirukide ikastetxean izan dira Galtzaundi Euskara Taldea eta Tolosaldea Ataria eta ostiralean Orixe institutuan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!