Tolosaldeko Ataria-ren aurkezpena eta euskarazko hedabideei buruzko mahai ingurua

Ataria 2013ko azaroaren 21a


Video streaming by Ustream Azaro guztian zehar 'Euskaraz bizi nahi dugu' lelopean egiten ari den ekimenaren barruan, hirugarren ekitaldia egingo da gaur: Tolosaldeko Ataria komunikazio proiektu berriaren aurkezpena, eta horren ondoren mahai ingurua, euskarazko hedabideen iragana, oraina eta etorkizunari buruz. Parte hartzaileak: Ainhoa Oiartzabal Tolosaldeko Ataria-ren zuzendaria, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendaria, Estitxu Eizagirre 'Argia'-ko zuzendaria eta Aritz Agirre Euskadi Irratiko informazio burua. Tolosako kultur etxean da ekitaldia, 19:30ean. Ataria.info-n zuzenean jarraitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!