Kamioi bat irauli egin da Tolosan, N-1 errepidean, eta auto ilarak sortzen ari da

Ataria 2013ko azaroaren 20a

Suhiltzaileak istripuaren lekura joan dira gidaria kamioi barrutik ateratzera. Dagoeneko anbulantzian dago, baina Ertzaintzak azaldu duenez, ez dirudi ezer larririk duenik. Istripua N-1ean izan da, 437 kilometroan, Irunerako norabidean.

Kamioiak fruta garraiatzen du, eta kargaren zati bat errepidetik barreiatu da. Errei bat moztuta dago eta auto ilarak sortzen ari dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!