Pello Odriozloa atera berri da Zuerako espetxetik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek Pello Odriozola tolosarra aske uztea erabaki du, beste 12 euskal presorekin batera. Estraburgoko Auzitegiak 197/2006 doktrinaren kontra ateratako epaiaren ostean etorri da erabakia. Tolosatik Odriozolaren senide eta lagun talde batek Zuerako espetxearen kanpoaldean egin diote harrera.