2013/12/21 01:00

Eguberrietako azoka berezia

Eguberrietako azoka berezia
Tolosa
San Frantzisko pasealekua: Era guztietako jakiak salgai: ahatekiak, kontserbak, gozoak, eztia, gazta ... Jakiez gain, artisauek landutako lanak ere izango dira artxibo aurrean jarritako postuetan: pilotak, bitxiak, egurrezko jostailuak, oinetakoak, makramea...
Triangulo plaza: Trianguloa plazan eztia, ahatekiak, gazta, txokolatea, txakoliña, ardoa etabar erosteko aukera izango da. Bestalde, Tolosako dendariek ere kalera aterako dituzte beraien produktuak: jostailuak, oparitarako gaiak, kosmetika naturala, zeramika ... San Blas Elkartearen laguntzarekin, odolki lehiaketa ere plaza honetan izango da. Goizeko 8etan lehiaketan parte hartuko duten harategietako odolkiak sutan jarriko dituzte.
Plaza Zaharra: Animali erakusketa antolatu da bertan: euskal txerria, enkarterrietako astoa, azpi gorri ahuntza eta euskal oiloa. Horretaz gain, Bidanitik etorritako euskal txerriaren produktuak salgai izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!