'Zure erosketak doan' kanpaina, abian

Itzea Urkizu 2013ko azaroaren 13a

Abenduaren 10era bitarte, hainbat erosketa doan eskuratzeko aukera izango da. Tolosa&Co Visa txartelaren erabiltzaileek gozatu ahal izango dituzte egitasmo berriaren abantailak.

Tolosako merkatarien elkarteak Zure erosketak doan izeneko kanpaina abiarazi du. Abenduaren 10era bitarte, hainbat erosketa doan eskuratzeko aukera izango da. Tolosa&Co Visa txartelaren erabiltzaileek gozatu ahal izango dituzte egitasmo berriaren abantailak, eta elkarteko ordezkari Juanjo Ruizek azaldu duenez: «Eguberrietako kanpaina girotzeko bidea da». Azkenaldiko egitasmorik indartsuenetakoa da. Visa txartelarekin ordainduriko erosketen artean ausaz erabakiko dituzte doako erosketen irabazleak, eta une horretan ordainduriko erosketa izango da, doakoa; prezioak, ez du zerikusirik izango.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!