Aralar Kirolak dendaren 35 urteak bezeroekin ospatu nahi dituzte

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 13a

Aralar Kirolak dendak duela 35 urte zabaldu zituen ateak eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Gogoz eta ilusioz beteta, Jose Luis Areizaga Txuri-k, Mikel Arrastoak eta Anate Iturraldek Aralar Kirolak denda sortu zuten duela 35 urte. Esperientzia handiko mendizaleak ziren eta Euskal Herrian aurkitu ezin ziren kalitatezko mendiko arropa eta materiala merkaturatzeari ekin zioten Tolosako Laskorain kalean. Bezeroekin ospatzea garrantzitsua iruditu zaie eta azaroan eta abenduan zenbait ekimen egingo dituzte.

Urteetan Euskal Herriko mendiko material denda bakarra izan zen, kalitate handiko eta esklusiboak ziren produktu asko salduz. 80. eta 90. hamarkadetan erreferente bilakatu ziren bere sektorean, eta fondoko eskiaren ondorioz, Estatu mailan oso ezaguna egin zen Aralar Kirolak.Kirola eta mendizaletasuna aktiboki bultzatzea izan da bere jabeen apustu garrantzitsua.  Aralar Kirolak, kirolari askoren babesle izan da, beste gauza askoren artean,profesionalena zein hasiberriak direnena.

Urteetako lanak zenbait sari eta aipamen berezi jaso ditu, hala nola: Tolosako Merkatarien Elkartearen eta Tolosako Udalaren esker ona, Gipuzkoako Bazkundeak Merkatari Gipuzkoarraren saria eman zion 2011. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik Euskal Merkataritza Saria jaso zuen urte berean.

Azaroak 30, larunbata. NordicWalking ikastaro bat izango da nahiduenarentzat, eta umeentzat tirolina erraldoi bat jarriko da Oria ibaian alde batetik bestera.
Abenduak 14 eta 15. Fondoko eski irteera eta ikastaroa egingo da Pirinioetan eta hilabete osoan zehar Ametsak janzten, Equipando sueños erakusketa grafikoa ikusgai egongo da Aralar Kirolak dendan.
Azarotik urtarrilera. Bezero guztiek parte hartu dezaketen zozketa bat egingo da, hau da, argazki kamera bat eta mendiko arropa oparituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!