Tolosa
Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera Trianguloa plazan (07:30). Azoka Berezia Trianguloa Plazan (09:00-14:00). Euskal Herriko V. Frisoi Txapelketa Ferialekuan (10:00-14:30). Tolosako Babarrunaren bidaia: ereitetik platerera. Dastatzea, bisita gidatua, bazkaria... (10:30-15:30). Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lahiaketako epaimahaiak bere lanari ekingo dio Trianguloa plazan (11:30). Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eskutik Tolosako Babarruna jateko aukera Trianguloa plazan. Bertako babarruna beste lurraldeetako moduan prestatua dastatzeko aukera egongo da (12:00). Mus txapeleketako sari banaketa (12:45). Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako sari banaketa Trianguloa plazan (13:00). Babarrun irabazlearen enkantea Trianguloa plazan (13:15). Tolosa&Co-ko taberna eta jatetxeetan babarrun jatea (14:30). Tolosako kaleetan elektrotxaranga ibiliko da (arratsaldean). Giza probak Oria kalean, Berrobiko gizon taldea Ibarrako emakume taldearen aurka (17:00). Ainmagic, puzgarriak eta jokoak Beotibarren (17:00-20:00).
Hizkuntza: Euskara