Jai giroan ospatu du TAKEk bere 25. urteurrena

Ataria 2013ko azaroaren 9a

2013an zehar ospatzen aritu da 25. urteurrena TAKE saskibaloi taldea. Gaur zuten ordea jai egun handia. Goizean saskibaloi partidak izan dituzt Usabalen. Ondoren TAKE Txaranga atera da kalez kale eta festa giroak arratsaldez jarraitu du Tolosako kaleetan zehar.

Ehundaka lagun pasa dira 1988. urtetik Tolosako Adiskideak Kirol Elkartetik. Horiek guztiak gogoan hartuta ospatu dute gaur festa eguna. Saskibaloi taldean eta inguruan ibili direnak elkartu eta urteotako ibilbidea aitortzeko balio izan du egunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!