Zeinu hizkuntzako zine emanaldia, Leidorren

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2013ko azaroaren 9a

Leidorreko alfonbra morea jende ugarik zapaldu du gaur goizean
Zeinu Hizkuntzan egindako Zinemaren IV.Nazioarteko Jaialdiaren baitan, laburmetrai saioa eskainiko da gaur, goizez zein arratsaldez.

Ostegunean abiatu eta gaur amaituko da Zeinu Hizkuntzan egindako Zinemaren IV. Nazioarteko Jaialdia.

Ekitaldi sortari behar bezalako amaiera emateko, gaur eskaintza zabala prestatu dute: Zeinu hizkuntzako interpretarekin Tolosatik bisitaldia egin ostean, Leidorrera hurbildu dira partehartzaileak. Laburmetrai saioa eskainiko da han, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Euskal Herriko mugetatik kanpoko jendea etorri da, eta "500 bat lagun hurbildu" direla aurreikusi dute antolatzaileek. Hala adierazi du Julian Rodriguezek, Gainditzen elkarteko kideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!