AHTaren aurkako tartalariei elkartasuna erakusteko elkarretaratzea

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 7a

Datorren azaroaren 18an Yolanda Barcinari tarta botatzeagatik auzipetuta dauden lau lagunak epaituko ditu Auzitegi Nazionalak. 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte eurentzat, eta horren aurkako mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herri osoan. Tolosan larunbat honetan informazioa banatuko dute Trianguloan, eta jokoren bat ere egingo dute. Azkenik, 13:00ak aldera, elkarretaratzea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!