Zine ziklo berriko bonoak salgai, gaur arratsaldetik aurrera

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 7a

Azaroko zine ziklo berria aste honetan abiaraziko dute, eta bonoak gaurtik aurrera eskuragarri izango dira. Leidorreko leihatila 17:00etatik 19:00etara zabalik izango da, eta bonoek 15 eta 13 euroko prezioa izango dute; azkenarekin igande arratsaldeko filma ezingo da ikusi. Beste askoren artean, El método Arrieta, Prisioneros, El mayordomo, Gloria, La vida de Adéle nahiz Enderen jokoa ikusgai izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!