Libre Eguna egingo dute larunbatean, «epaiketa politikoen aurka»

Itzea Urkizu 2013ko azaroaren 6a

Herriko tabernen eta Segiren aurkako auzietan dauden eskualdeko kideei babesa erakusteko antolatu dute egitasmoa.

Herriko tabernen auzian dauden Tolosako Intxurre, Villabonako Iratzar eta Ibarrako Subegi tabernetako arduradunei, nahiz Segiko auzian dauden eskualdeko gazteei elkartasuna erakusteko helburuz, eskualdeko Libre Eguna antolatu dute, Tolosan, larunbat honetan.
Trianguloa plaza izango da egitarauko erdigunean, goizean barrena. 11:30ean batelen arteko lehia eta herri kirolak izango dira, Intxurre, Subegi eta Iratzarren artean. Aldi berean, gainera, hamaiketakoa eta sagardo dastatzea egingo dute Trianguloan, Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
14:30ean bazkari legea egiteko elkartuko dira Zerkausian, eta 12 euroren truke txartelak salgai dira Orbelan, Rakun eta Denaken.
Bazkalostean, 18:00ak aldera, triki-poteoa egingo dute Alde Zaharrean, eta iluntzean kontzertuak izango dira, 20:00etatik aurrera, Euskal Herria plazako karpan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!