Rondilla kalean gizonezko batek labankada jaso du

Ataria 2013ko azaroaren 4a

Igande goizeko 04:40an Tolosako Rondilla kalean bi taldeen arteko liskarren ondorioz, 30 urteko gizonezko batek labankada lepoan jaso eta larri zauriturik eraman behar izan zuten Donostiako Ospitalera, Ertzaintzak jakinarazi bezala.

Ertzaintzak, Tolosaldeko Atariari argitu bezala, labankada burutu zuen erasotzailea dagoeneko identifikatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!