Entzuleari gehien gustatzen zaion hitzorduetako bat da haurren abesbatzen saioa. Pasa den urtean lehiaketatik kendu beharra izan zuten murrizketen ondorioz, eta aurten errekuperatu egin dute.
Arratsaldean, polifonia eta musika herrikoiaren txanda izan da, eta 19:30ean, Leidor aretoan Camerata Reale abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Bihar, igandean, 11:30ean izango da lehiaketako amaiera ekitaldia, eta bertan jakinaraziko dute aurtengo irabazlearen izena. Gainera, bihar, 19:30ean, Joxelu Andueza eta Iñaki Epelderen omenezko kontzertua ziango da, Topic-en, Kea ahots taldearen eskutik.