Egun eta ordu horretan, Kutxabank-ek zuzendutako kaleratze baten epaiketa egingo dela azaldu dute kaleratzeen aurkako elkartetik. Orain arte, etxegabetzea bertan behera gelditu dela esan dute, Goierriko Stop! Kaleratzeak-ek egindako lanari esker. Mariela Herrera-ren familia da kaltetua, elkartetik esan dutenez. Etxean zazpi lagun bizi dira, eta horietatik bik sei hilabete besterik ez dituzte.