Tolosako Berazubi estadio eraberritua ostegunean, hilak 31, inauguratuko dute. Obrak amaitzearekin batera, bihartik aurrera berriro ere erabilgarri izango dira Iurre auzoan estadioko harmailen atzealdean kokatuta dauden aparkalekuak.
Inaugurazioa 18:30ean hasiko da, ongietorria eta irekiera ekitaldiarekin. Ondoren dantzarien saioa izango da. 18:40ean Tolosa CFko taldeko argazkia aterao da. 19:00etan herri arteko atletsimo lehiaketa izango da, eta ordu berean ere Tolosa CFko futbol eskolako partida festa. 20:00etan harmailak erakutsi eta instalazio berriak ikusteko aukera.