Txokolatearekin inauguratu dute, Tolosako autokarabanen gunea

Eneritz Maiz 2013ko urriaren 26a

Tolosa Goxua azoka aitzakiatzat hartuta, Tolosako San Esteban gunean udalak prestatu duen autokarabanentzako gunea inauguratu dute.

Tolosako Udalak duela hilabete gutxi prestatu zuen gunea, eta gaur, 48 autokarabana eta 100 pertsona inguruk inauguratu dute gunea. Hasier de los Rios zinegotziak egin die harrera, eta dantzaria eta dultzaineroak izan ditu lagun. Era berean, autokarabanen elkarteko kideek, orogairri bat oparitu diote udalari.

Tolosa Goxua azoka izanik, nola ez, ekitaldiaren ostean txokolate beroa banatu diete. Jarraian, eta dultzaineroan laguntzarekin, azokarako bidea egin dute. Azokaz gozatzeaz gain, Tolosako Alde Zaharretik bixita gidatua izan dute, eta arratsaldean Topic zentroa ezagutzeko aukera ere izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!