Urriaren 25a jai eguna ez dela aldarrikatzeko harri eskolak izan dira gaur goizean, Tolosan. Kultur etxean 60 ikasle inguru elkartu dira.
Lehen orduan, LOMCE legeari buruzko hitzaldia izan dute, eta hamaiketako egin ostean, Irlandako bake prozesuari buruzko hitzaldia izan da Lizartzan bizi den Pat Rice irlandarraren eskutik.