Etxehuts film laburrak Bergarako lehiaketa irabazi du

Tolosaldeko Ataria 2013ko urr. 25a, 12:01
Etxehuts-ek etxe okupatu bateko gorabeherak kontatzen ditu

Etxehuts izeneko filmak irabazi du Bergarako Film Laburren lehiaketa. Mikel Iraola tolosarrak, Ander Bolibar bergararrak, Kepa Matxain añorgatarrak, eta Jokin Uribetxeberria eta Oihan Vitoria arrasatearrek 2013 hasieran egindako filma da.

15 minutuko iraupena du eta bertan, Aritzen, etxe okupatu batean bizi den 25 urteko gaztearen, historia kontatzen du. Urtetan, bere bizitza-proiektua aurrera eramateko oztopo ugarirekin topo egin du, baina badirudi okupa ideologian behin-betiko txokoa aurkitu duela. Beste bi pertsonarekin bizitzen hasten denetik aurrera, bere bizitza ez da berdina izango.

Jokin Uribeetxeberriak eta Ander Bolibarrek jaso zuten saria, Maren Belastegi, Bergarako Udaleko gazteria zinegotziaren eskutik, Zabalotegi aretoan egindako ekitaldian. Epaimahaia, Antonio Zabala, zine adituak; Amaia Labaien, ikus-entzunezkoetan adituak; Izaro Aperribai, Gaztetxeko zineklubeko ordezkariak; eta Maialen Madariaga, zaleak osatu zuten.

Taldekideak "oso gustura" azaldu dira sariarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!