Tolosako San Esteban auzoan haurrak gelditu gabe ibili dira

Asier Imaz 2013ko urriaren 19a

XXVI. Kultur Astea ospatu dute Tolosako San Esteban auzoan. Besteak beste, haur jolasak antolatu dituzte txikienentzat.

Haurrak gelditu gabe ibili dira Tolosako San Esteban auzoan. XXVI. Kultur Astearen barruan, haur jolasak antolatu dituzte auzotarrek, eta errepidean korrika ibiltzearekin batera, aulki jokoan edo zaldi gurdian ibili dira hara eta hona. Txokolatea ere eduki dute ondoren, indarrak berritu eta atseden hartzera joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!