Jardunaldi Mikologikoek Trianguloa plaza hartu dute

Naiara Roldan de Aranguiz 2013ko urriaren 19a

Tolosako Casino elkarteak antolatu duen Mikologia Jardunaldien egun handia izan zen larunbatekoa. Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak ikusgai egon ziren, espezie bakoitza zagokion izenarekin lotuta. Azoka mikologikoa ere izan zen, eta Tolosa eta Goierrialdeko jatetxeetako sukaldariek pintxoak bertan prestatu zituzten, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izanik.

Jatetxe eta pintxo zerrenda luzea herritarren gozogarri egon zen. Adibide batzuk baino ez dira ondorengoak: Saikin 2ren pasta faltsua funghi erara; Asteasuarraren onddozko ijito besoa haragi saldarekin; Casinoko zizaori pistoa edo Solana 4ko perretxiko budina tipula gozoarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!