David Azurza: "Abesbatzen elkartrukea oso ongi joan da"

Asier Imaz 2013ko urriaren 16a

Tolosako Hodei abesbatzak pasa den maiatzan Bartzelonako Roig Korai nesken taldearekin elkartrukea egin zuen Bartzelonan. Orduan eskualdekoak joan ziren, beraz, Herrialde Katalanetara. Bidaia haren itzulera aurreko asteburuan izan zen, eta bi taldeak oholtzan edo aldarean ikusteko aukera Tolosako Santa Klara elizan izan zen.

Programa atsegina eskaini zuten bi abesbatzek: euskal kantak, Herrialde Katalanetako kantak, beltz espiritualak edo hainbat polifonia eskainiz. Piano eta klarinetearen laguntzaz, Aitor Iraola, Luis San Sebastian eta Paul Perera, aritu ziren, eta bi koruak Laia Santanach-ek eta David Azurzak zuzendu zituzten. David Azurza Tolosako Hodei abesbatzaren zuzendaria pozik agertu zen elkartrukearen ondoren: «Oso gustura gaude egindako emanaldiarekin, eta dena oso ondo joan dela esan behar da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?

EGIN ATARIKIDE!