Eguraldia lagun egun ederra igaro dute Tolosako Berazubi auzoko herritarrak. Larunbatean, gastronomia lehiaketak izan ziren nagusi, goizean paella lehiaketa eta arratsaldean, patata tortilla lehiaketa.
7 auzotarrek hartu dute parte paella lehiaketan, eta eskualdeko hainbat jatetxetako sukaldariek osatutako epaimahaiak Mari Angeles Pineda auzotarrarena aukeratu du. Irabazlea "oso pozik" geratu da garaipenarekin, askotan parte hartu izan duela adierazi du, eta aurtengoa dela irabazten duen estreinako aldia. Bigarren saria Jon Zabalak eman du, eta hirugarren Alfredo Sevilla eta Jose Mari Calvo geratu dira.
Paella horiek herri bazkaria egiteko baliatu dute gero, eta bazkariaren ostean jai giroak jarraitu du du Tolosako auzoan. Iluntzean ohiko beste hitzordua, patata tortilla lehiaketarena.