Abderrahim el Qayedizan da gizonezkoetan lehena, Aitor Regillaga bigarrena, eta Ibon Gonzalez hirugarrena, beraz, gizonezkoen podiuma tolosarrek osatu dute. Emakumezkoetan, berriz, Amaia Arbillaga tolosarraren atzetik, Maialen Muñoz ibartarra eta Oihane Vazquez donostiarra sailkatu dira.
220 parte hartzaile izan dira aurten. Pasa den urtetik zertxobait jaitsi da, iaz 300 izan baitziren lasterketa burutu zutenak.