San Esteban auzoa korrika, hogeitaseigarrenez

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urriaren 11

Duela bi urte eraberrituriko ibilbideari eutsiko dio, bihar egingo duten San Estebango kros arrakastatsuak.

Hogeitaseigarrena izango da biharko San Esteban krosa. Auzoko bizilagunen elkartea hasi zen kirol proba hau antolatzen, eta oraindik ere jardun horretan jarraitzen dute. San Esteban auzoko krosa, hamaika eta bat korrikalarirentzako hitzordu garrantzitsu bilakatu da azken urteotan, eta beste lasterketeta batzuetarako prestakunta gisa ere baliatzen dute ibilbidea zenbaitek.
Korrikalarientzako hitzordua bera izaten da urtero, eta aurten ere urriaren 12an izango da San Estebango lasterketa. 11:00etan irtengo dira parte hartzaileak, eta izena eman daiteke jada, Shanti Kirolak dendan, 8 euroren truke. Egunean bertan parte hartzera animatzen diren herritarrek ere izango dute aukerarik, ordea; proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte izena eman ahal izango da, eta egunean bertan 10 euroko prezioa izango du.
Duela bi urte ibilbidean zenbait moldaketa egitea erabaki zuten antolatzaileek, eta azaldu dutenez, zirkuitu berria sendotu eta mantendu egingo dute. Horrela, auzotik irten, San Blasera igo, Alde Zaharreraino jaitsi , Iurreamendira igo eta berriro San Estebanera itzuliko dira korrikalariak.
Krosa amaitzean, 13:00eam egingo dute sari banaketa, eta ordainsariak honakoak izango dira: 120 euro irabazleentzat, 80 euro bigarrenarentzat eta 50 euro hirugarren sailkatzen denarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!