2013/10/12 20:30

Hodei eta Rog Korai abesbatzek kontzertua emango dute larunbatean

Santa Klara, Tolosa
Tolosako Hodei eta Bartzelonako Rog Korai abesbatzek kontzertua emango dute larunbat honetan, hilak 12, Santa Klara elizan. Apirilean, tolosarrak Katalunian izan ziren eta kontzertu bat eskaini zuten bertan. Orain elkartrukearen bigarren zatia bizituko dute abeslariek, eta asteburu honetan Tolosa bisitatuko dute. Roig Korai taldea Orfeò Gracienc-etik aukeratutako neska gaztez osaturik dago. Kontzertua, 20:30ean hasiko da, eta abesbatza bakoitzak hainbat kantu abestu ondoren, biek batera hainbat kantu interpretatuz emango diote amaiera emanaldiari.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!