Azken eguna Gazteria Sailaren ikastaroetan izena emateko

Ataria 2013ko urriaren 3a

Tolosako Gazteria Sailak urteroko ikastaroak antolatu ditu, eta azken eguna izango da gaur, saioetan izena emateko

Serigrafia ikastaroa, DJ eta Scratch ikastaroa, eta baserria eta kontsumo arduratsua gazteei gerturatzeko ikastaroa daude eskaintzaren barruan, eta 18 urtetik 35 urte bitartekoei begira antolatu dituzte arduradunek.

Ikastaroetan berritzaileena aipaturiko azkena da, eta landa ingurumenaren nahiz lehen sektorearen egoeraren inguruan interesa dutenentzako aproposa da. Besteak beste kontsumo ohituren inguruko hausnarketa kolektiboa sustatu nahi du udalak, eta gazteei kontsumitzaile zentzudun eta arduratsu izateko tresnak eskaini. Ikastaroak honek hiru hilabete iraungo du, eta teoria astean zeharreko saioan jorratuko duten bezala, alderik praktikoenarekin larunbat goizetan ariko dira.
Aipatu bezala gaur izango da ikastaro hauetan guztietan izena emateko azken eguna, eta gazteria@tolosakoudala.net helbidearen bidez egin beharko da. Informazio gehiagorako www.tlsbat.net bisita daiteke. Matrikulek 20 euroko kostua izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!