Beti Ikasten Elkarteak aurten ere Esperientzia Eskolak antolatu ditu Tolosan. Izena emateko epea zabalik dago, eta horrela egongo da urriaren 15a bitarte. 2013/14 urteko Ikastaroa hasi aurretik, oraindik leku batzuk geratzen direla gogoratu dute Beti Ikasten elkartetik. Eskualdeko herritarrak eta interesatuak izena ematera gonbidatu dituzte, eta horretarako, 943 65 01 36 telefono zenbakira deitu behar da, eta Izaskunengatik galdetu.