Alliriko auzotarrek zapia jantziko dute etzi

Ataria 2013ko irailaren 26a

Hirugarren urtez auzoko jaiak antolatu dituzte, eta iluntzean sardina jatea izango da herritarrentzat

Tolosako Alliri auzoko jai eguna izango da larunbatean, hirugarren urtez jarraian eta iluntzeko sardina jatera tolosar guztiei bertaratzeko gonbita egin diete antolatzaileek.

Goizean goiz hasiko da jaia, 09:00etan diana itxurako kalejira egingo baitute, eta 10:00etan, berriz, suziria izango da. Haurrentzako jolas, karaoke eta auzo bazkariaren ondoren, iluntzean sardina jatea izango da tolosar guztientzat, eta jarraian helduentzako karaokea antolatu dute Alliriko plazan.

Egitaraua

09.00. Banderatxoaren igoera kalejirarekin batera.

10:00. Suziria eta zapi jartzea.

11:00. Haur jolasak.

12:00. Buruhandiak.

14:00. Auzo bazkaria.

16:00. Haur karaokea.

17:00. Buruhandiak.

18:00. Txokolate jatea.

19:00. Alliriko III. Toka txapelketa.

20:00. Sardina jatea.

22:00. Helduen karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!