Argazkiak bidaltzeko azken egunak

Ataria 2013ko irailaren 20a

Astelehena da XVII. Udako Argazki Lehiaketara argazkiak bidaltzeko azken eguna.  Lehiaketan sartu nahi duten argazkiak thargazkiak@hitza.info helbide elektronikora bidali beharko dira hilaren 23a baino lehen.  

Izen-abizenak, herria eta argazkiaren azalpena beharrezkoak izango dira. Asteazkenean, argitaratuko dira parte hartzaile guztien artetik aukeratutako zortzi argazki finalistak. Ezinezkoa izango da egunkarian guztiak argitaratu ahal izatea, baina argazki guztiak webgunean ikusteko aukera izango da, Argazki Lehiaketaren atalean. Zortzi finalisten arteko irabazlea, ordea, harpidedunen esku geratuko da.

Bozka gehien jasotzen dituzten lehen hiru argazkiek saria izango dute. Harpidedunek, bost egun izango dituzte argazki gustukoenari bozka eman ahal izateko. Eta bozka ematen duten harpidedunen artean ere Hitzako materiala zozkatuko da.

Lehen argazki sarituak Bermeoko Lurdeia landetxean asteburu osorako egonaldia irabaziko du. Bigarren saria, Tolosako Beti-Alai jatetxean, bi lagunentzako asteburuko otordua izango da, eta hirugarren argazki sarituak, Larraitzen dagoen Txindokiko Itzala abentura parkerako bi sarrera eskuratuko ditu.

Beraz, udako argazkiei azken errepasoa egiteko garaia iritsi da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!