Jatorri aniztasunaren argazkia

Ataria 2013ko irailaren 20a

Tolosaldeko herritarren jatorri aniztasunaren errealitatea ezagutzeko diagnostikoa egiten ari dira Tolosaldea Garatzen eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekimenak eskualdeko errealitatearen argazkia egin eta aniztasun politika egokiak garatzea du helburu. Bada, eskualdeko alkateek, Jose Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak eta Marcos Nanclares, Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun zuzendariak bilera egin zuten atzo, Lehiberri zentroan. Diagnostikoaren azken urratsak ematen ari dira , eta urtea bukatzerako herritarrei aurkeztea aurreikusi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!