Oargiren mendi irteeran izena emateko aukera

Ataria 2013ko irailaren 19a

Oargi Mendi Elkarteak irteera antolatu du asteburu honetarako. Bihar Tolosatik abiatuko dira Conangles aterpetxera. Larunbatean Besiberri Norte igoko dute, eta igandean, Tuck de Mullers, etxerako bidea hasi aurretik. Federatuek 55 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu gabeek 63. Bidaia kotxe bidez egingo dute, eta izena emateko info@oargi.org helbidera idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!