Urritik aurrera 80 euskal herritar baino gehiago epaituko dituzte, haietatik 40 herriko tabernen auzian daude, eta 110 herriko taberna ixteko arriskuan daude. Bestalde 40 gazte «beraien militantzia politikoagatik» espetxeratuak izateko arriskuan dira. Hau dela eta, irailaren 13an eta 14an Tolosako Intxurre herriko taberna zabalduko da elkartasuna adierazteko.