Gazteek Kilometroak bezalako jaietan eta gaurko gizartean duten alkohola eta drogaren kontsumoaz kezkatuta, KMK13ren antolakuntza urtean zehar lanketa burutzen ari da Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Agipad elkartearen laguntzaz. Irailean zehar hainbat saio izango dira gai honen inguruan eta herenegun izan zen lehena gazteen gurasoekin (irudian). 18an eta 25ean beste bi saio izango dira gurasoentzat. Tabernariekin eta boluntarioekin ere egingo dituzte saioak.