Alan Hunter irlandarraren kontzertua, Orbelan

Ataria 2013ko irailaren 12a

Tolosako Orbela tabernak ikasturte berriarekin batera, martxan jarri du tabernan eskaintzen duen kultur eskaintza berria. Gaur bertan, eta gaueko hamaiketatik aurrera, Alan Hunter abeslariaren musika doinuez gozatzeko aukera izango da. Irlandar musikariak bere ahotsaz gain, gitarra izango du lagun. Kontzertua entzun nahi dutenek ateak zabalik izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!