Tolosa&Co-ren Visa txartelarekin ordaintzeak saria du

Ataria 2013ko irailaren 12a

Tolosa&Co merkatarien elkarteak, ikasturtea hastearekin batera, kanpaina berria jarri du martxan irailerako eta urrirako. Kasu honetan, Visa txartelaren erabilera indartzea dute helburu.

Bi hilabete hauetan, bi sustapen plan izango dira Tolosako denda, ostalaritza eta zerbitzuetan. Bi kasuetan, saritua izateko, beharrezkoa izango da ordainketak Visa txartelarekin egitea. Alde batetik, 10, 20 edo 50 euroko erosketa sariak egongo dira, eta bestetik, 500 euroko bi sari nagusi banatuko dituzte.

Bezeroari, Visa txartelarekin ordaintzean datafonoko txartelean atera ahal zaio 10, 20 edo 50 euroko sariaren zortedun dela. 500 euroko bi sari nagusiak ere, txartelarekin ordaintzean edozein bezerori atera ahal zaio datafonoan. Sarietako bat irailean aterako da eta bestea urrian.

Kasu honetan, bezero saridunak, datafonoan egokitu zaion txartela bulegoan erakutsi egin beharko du, eta ordainetan 500 euroko erosketa txekea jasoko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!