Agirresarobe eta Gaztañaga, Gipuzkoako Esprint Triatloi txapeldun

Ataria 2013ko irailaren 10a

Maider Gaztañaga eta Aimar Agirresarobe, biak Tolosaldeko Triatloi Taldeko (TTT) partaideak, dira Gipuzkoako Triatloi Esprinteko aurtengo txapeldunak. Zumaiako Triatloiaren VII. edizioa jokatu zen larunbatean, eta Gaztañagak eta Agirresarobek proba irabazi zuten, eta bertan ere Gipuzkoako Txapelketa jokoan zegonez, bi garaipenekin itzuli dira Zumaiatik. Bestalde, 2013. Euskal Herriko zirkuiturako baliagarria izan den azkenaurreko proba izan da Zumaiakoa.

Esprint modalitatea izaki, 750 metro igeri, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro oinez egin behar izan zituzten parte hartzaileek. Agirresarobe tolosarrak ordubete baino gutxiagoan egin zuen ibilbidea –0:56:55ko denboran, hain zuzen–, eta Gaztañaga ordiziarrak 1:03:39ko denbora behar izan zuen. Biek beraien lesioak ondo gainditu dituztela erakutsi dute, Gaztañaga denboraldi guztian zehar, eta Agirresarobe denboraldiko azkenengo probetatik kanpo egon ondoren.

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1. Aimar Agirresarobe     0:56:55

2. Imanol Etxeberria       0:57:15

3. Mikel Mugika               0:57:32

Emakumezkoak

1. Maider Gaztañaga        1:03:39

2. Nuria Rodriguez           1:07:10

3. Ainara Pacheco             1:07:25

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!