Sorospen eta sorosle ikastaroa Tolosan

Ataria 2013ko irailaren 4a

Irailaren 16an hasiko da, Tolosako kultur etxean, DYAk antolaturiko sorospen eta sorosle ikastaroa. Hiru asteko iraupena izango du, eta astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara izango dira saioak. Matrikula eta ikastaroko txostena 100 euro ordaindu beharko da. Izena emateko, 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!