Ama Birjinaren omenezko emanaldia, Izaskunen, igandean

Ataria 2013ko irailaren 4a

Igandean, Ama Birjin egunez, Tolosaldeko artzapezgoak liturgia-ekitaldi berezia egingo du Izaskungo baselizan, 11:00etan hasita. Tolosaldeko herri askoren partaidetza izango duen ekitaldia Imanol Aldaregiak zuzenduko du, eta Santa Maria kaperak parte hartuko du. Musika kapera Luis Orduñak zuzenduko du, eta organoan Jose Luis Egiburu y Joakin Artetxe izango dira. Bakarlari moduan Manuel Muñoa, Jexuxmari Jauregi eta Maite Crespillo ariko dira. Izaskungo Ama Birjinaren ereserkia, Kyrie eta Santus, Gurtu Dezagun Jesus eta Ama Birjinari zortzikoa lanek osatuko dute egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!