Bihartik aurrera ekingo dio ikasturteari Tolosako Atletismo eskolak Berazubi estadioan. Infantil –2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak– eta alebin –2002 eta 2003 urteetakoak– mailako haurrak daude deituta biharko lehen hitzordura.
Infantilek astelehen, asteazken eta ostiraletan burutuko dituzte euren entrenamenduak, 17:30etatik 18:45era bitartean. Alebinak, berriz, astelehen eta asteazkenetan entrenatuko dute, 17:30etatik 18:30era.
Benjaminak –2004 eta 2005ean jaiotakoak– eta aurrebenjaminak –2006 eta 2007koak–, ostiralean, hilaren 6an, hasiko dira prestatzen. Ostiraletan entrenatuko dute, 17:30etatik hasita, ordubetez.
Informazio gehiago nahi dutenek, 943 67 17 49 telefono zenbakira deitu dezakete.