Iñaki Artolak erraz egin du aurrera Joxean Tolosa txapelketan

Ataria 2013ko uztailaren 23a

Egiguren tolosarrak eta Erasun zizurkildarrak ere irabazi egin dituzte asteburu honetako partidak

Joxean Tolosa pilota txapelketa aurrera doa, eta asteburuan zenbait partida lehiakorrez gozatzeko aukera izan da. Ez da, ordea, Iñaki Artolaren kasua izan, erraztasunez gailendu baitzen 18 eta 7ko emaitzarekin, bere aurkari Oronoz lesakarraren aurrean.

Kadeteen mailan bi partida izan ziren, eta Arandiak 18-6 irabazi zion Oiarbideri. Egiguren tolosarrak, berriz, 18-13ko emaitzarekin Medina zerrendaburua kanporatu zuen.

Gazteen mailan Uharteko Sarasak irabazi zuen 18-15, Ibarrondoren aurka; azken honek ikuskizun handia eskaini zuen, galdu arren. Maila berean, Erasun zizurkildarrak 18-9 irabazi zion Burlatako Alduntzini.

Azkenik, nagusien mailan Arresek irabazi zion Santxezi, 18-9ko emaitzarekin, eta Artola alegiarrak 18-7 irabazi zion Oronoz lesakarrari. Arerioak nahiko erraz kanporatu zituzten Arresek eta Artolak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!