Tolosa CFren paleta txapelketako finalerdiak astelehenean

Ataria 2013ko uztailaren 19a

Tolosa CFek urtero antolatzen duen paleta txapelketa azken txanpara iristen ari da, eta astelehenean jokatuko dituzte finalerdiak, 18:30etik aurrera, Berazubiko frontoian.

Zabala-Lazkano eta Aldazabal-Goikoetxea bikoteek finalerdietarako txartela eskuratu dute jada, eta gaur erabakiko dira finalerdietarako beste bi bikoteak. 18:30ean hasita, Balerdi-Agirre eta Karrera Izagirre ariko dira lehen saioan, eta bigarren partidan Elejalde-Berdegue Apeztegia-Maizaren aurka ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!