Argentinako dantzariak eta Udaberrikoak, elkarrekin taula gainean

Ataria 2013ko uztailaren 19a

Tolosako Udaberri dantza taldea Argentinako Necochea hiriko dantzariekin batera ariko da oholtza gainean, bihar, 12:00etan.

Necocheako Euskal etxeko taldea denez, Argentinako folklorearekin batera, euskal dantzak ere eskainiko dituzte taula gainean, eta beren emanaldiak saioko zatirik nabarmenena hartuko duen arren, Udaberriko kideek ere astinduko dituzte oinak.

Horrela, argentinarrek Aurreskua, Chacarera (Argentinako dantza), Zamba (Argentinako dantza), zuberotar maskarada, Makil-Dantza, Ezpata-Dantza, San Migel, Arku-Dantza, eta Fandangoa eta Arin Arina dantzatuko dituzte.

Tolosarrek, beren aldetik, Kaxarranka eta Bizkaiko Arratia eskualdeko Jota eta Porrue eskainiko dituzte, batetik, eta Lapurdiko inauterietako dantzak ere ikusgai izango dira, 12:00etatik aurrera, Plaza Zaharrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!