Zarauzko kantu jirara irteera, irailean

Ataria 2013ko uztailaren 18a

Egunpasarako txartelak eskuragarri daude jada, Tolosako hainbat lekutan, 20 euroren truke

Tolosa Kantariko kideek txangoa antolatu dute, datorren irailerako Zarautzera. Bertako kantu jiran parte hartuko dute, egun pasa osatuz, eta txartelak salgai daude jada.

Zarautzerako autobusa 09:00etan irtengo da Tolosako zezen plazatik, eta Zarautzera iritsi bezain pronto, 10:30ak aldera, gosaria egingo dute.

Eguerdian berriz, 12:00ak aldera, kantu jirari ekingo diote zarauztarrekin batera, bertako alde zaharrean barrena.

Kantu jiran bi ordu inguruz aritu eta gero, bazkari legea egingo dute 14:30ean, Zarauzko elkarte batean. Bazkaria, ordea, norberak etxetik eramandako jakiekin egingo dute.

Irteeran parte hartzeko txartelak salgai daude jada, Tolosako Errementari kaleko Xirimiri txokolategian, eta 20 euroko prezioan salduko dituzte, autobuseko lekuak bete arte. Tolosa Kantariko arduradunek txartelak lehenbailehen erostea gomendatu nahi izan diete, Zarautzera joan nahi dutenei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!