Tolosako Larramendi auzoko lurperatzearen lanak amaitzear daude, eta besteak beste, atzotik aurrera lurperatzearen azpiko bideetako bat erabilgarri dago; N-1 errepidetik Tolosara sartzen diren ibilgailuek bide berria hartuko dute.
Beste noranzkoak, berriz, itxita jarraituko du oraindik, zenbait lan falta baitira urbanizatzea amaitzeko. Azaldu dutenez, ezinezkoa litzateke lan horiek amaitzea, bi noranzkoak irekiko balira. Honenbestez, Tolosatik N-1era ateratzeko, Uzturre kaletik igaro beharko dute ibilgailuek, orain arte bezala.